Sputnik 1
Wikipedia(e)tik
Sputnik 1 (errusieraz Спутник-1) gizakiak espazioratu zuen lehen satelite artifiziala zen, SESB-ak gauzatua.
1957ko urriaren 4an Kazajstango Baikonur kosmodromotik jaurti zen mundu guztian lilura sortuz, baita beldurra ere garai hartan Estatu Batuen eta SESB-ren artean zegoen gerra hotza izenez ezagutzen den egoera zela eta.