Riau uhartedi
Wikipedia(e)tik
Riau uhartedia (Kepulauan Riau edo Kepri) Indonesiako probintzietako bat da eta herrialde honetako uhartedietako bat. Singapurren hegoaldean kokatuta daude eta Sumatraren ekialdean. Malaisia eta Borneo artean aurkitzen diren Anambas uhartedia eta Natuna irlak ere probintzia honen parte dira. 2004an bereizi ziren probintzia gisa eta bere hiriburua Tanjung Pinang da.
Populazioaren arabera irlarik garrantsitsuenak Bintan, Batam eta Karimun dira. Handienak Natuna irlak dira.
Bere hizkuntza ofiziala Malaiera da eta honen jaioterria dela ere suposatzen da.