Postumo Agripa
Wikipedia(e)tik
Postumo Agripa edo Agripa Postumo, latinez Marcus Vipsanius Agrippa Postumus (K. a. 12 - K. o. 14), Augustoren biloba izan zen, zeren Julia Zesaris, Augustoren alaba, ama zeukan. Postumoren aita Agripa izan zen, baina Postumo aita hil ondoren jaio zen; horregatik jaso zuen jasotako izena.
Aita hil ostean, K. a. 12an, Augustok Gaio Zesar eta Luzio Zesar, Postumoren anaia zaharrenak, semetzat eta oinordekotzat hartu zituen. Postumo Agriparen familia jarraitzekoa zen.
Historialari garaikideek bat egiten dute Postumo gazte latza eta zakarra deskribitzerakoan. Tazitok, hala ere, hitz onak eskini zizkion: "Gaztea, fisikoki azkarra eta zakarra bazen ere, Postumo Agripa kalitate onekoa zen, ekandaluetan ibili gabekoa."
Nolanahi ere, ez dago garbi zergatik K. o. 6 edo 7an Augustok irla batera herbesteratu zuen. Tazitok iradaki zuen Livia Drusila zela horren erantzule, Tiberio semea Augustoren ondorengoa bilakatu ahal izateko oztopoa zelakoan. Dena den, Tazito ezaguna da Julio-Klaudiar leinuko guztiei kritika mingotsak egiteagatik.
Honela izanda ala ez, Postumoren herbesteratzeak Tiberio Augustoren ondorengo garbiena bihurtu zuen. Augusto hil orduko, Postumok herbesteraturik jarraitzen zuen. Berehala, zaindariek Postumo hil zuten. Ez dago batere garbi nork agindu zuen hilketa hori. Baliteke Tiberio edo Livia (Tiberio jakinaren gainean egonda ala ez) izana, Augustoren hiletaren ondoko egoera politiko nahasiaz baliatuta.