Palestinaren Askapenerako Erakundea
Wikipedia(e)tik
Palestinaren Askapenerako Erakundea (PAE, PLO ingelesez) 1964ean sortu zen Gamal Abdel Nasser Egiptoko presidentea eta Liga Arabiarrak bultzatuta, erakunde palestinarren batasun bezala. Bere sorreran enpresagizonek, errefuxiatuen, gazte erakundeen, sindikatuen eta erakunde feministen ordezkariek parte hartu zuten eta Ahmed Shuqeiri izan zuen lehen lehendakari. 1969an Yasser Arafaten Al Fatahk agindua hartu zuen.
Paper garrantzitsua izan zuen palestinarren mobilizazioan eta nazioarteko laguntza gehiago jasotzeko. Erakundeak hezkuntza, osasuna eta beste zerbitzu batzu habian jarri zituen biztanlego errefuxiatuarentzat, eta herbesteko gobernu bat osatu zuen, bere kanpo erlazio eta informazio bulegoekin, sistema militar eta finantzialarekin, etab... 1974ean NBEak herri palestinarraren ordezkari gisa onartu zuen.
1988an, Argelen, Israelgo estatua onartu zuen eta helburu politikoak lortzeko terrorismoaren erabilera gaitzestu zuen.