PageRank
Wikipedia(e)tik
PageRank bilaketa-tresna batek indexatutako dokumentuen (edo web orrialdeen) garrantziari balioa emateko erabiltzen den algoritmo sorta da. PageRank metodoa Google bilatzaileak erabiltzen du orrialde baten garrantzia zehazteko. Googleren fundatzaile Larry Page eta Sergey Brinek 1998an asmatu zuten metodo hau Stanfordeko Unibertsitatean.
PageRank sistema loturetan oinarritzen da balioa zehazteko. Googlek A orrialdeak B orrialderako duen lotura bat Ak Bri emandako boto bezala kontsideratzen du. Baina lotura kontuan izateaz gain, berau nondik datorren ere kontuan izaten du. Orrialde garrantzitsu baten jatorria baldin badu, bere pisua are handiagoa izango da.
PageRank izena Googlek erregistratuta dauka eta prozesua patentatuta dago. Beste bide bat HITS algoritmoa izan daiteke, Jon Kleinbergek sortutakoa.