Ozeano Barea
Wikipedia(e)tik
Lurreko bost ozeanoak |
|
Ozeano Barea Lurreko ur masarik handiena da, bere azalera osoaren heren bat okupatuz. Bering itsasotik, Artikoan, Rosseko itsasorarte, Antarktikan, zabaltzen da 15.000 kilometroz. 25.000 irla inguru ditu bere uretan, gehienak ekuatore lerroaren hegoaldean kokatuta. 179,7 milioi km²-ko azalera betetzen du. "Bare" izena hartzen du, Fernando Magallaes eta Juan Sebastian Elkanok munduari bira eman ziotenean oso lasaia aurkitu zutelako. Aipatu behar da beraz, munduari lehen aldiz bira eman zioten bi pertsonai hauek ozeano honetatik pasatu zirela. Munduan dagoen lurrazalaren puntu baxuena ozeano honetan aurkitzen da, Marinas hobietan.
Asia, Amerika, Ozeania eta Antarktika kontinenteak bainatzen ditu.
[aldatu] Ikus, gainera