Negu Gorriak
Wikipedia(e)tik
Negu Gorriak Muguruza anaiek osatu zuten bigarren rock taldea da. Haien estiloan, rock, hip-hop eta reggae nahasten dira. Euskaraz abesten dute. Ideologikoki konprometitua, abertzaleak eta ezkertiarrak aldarrikatzen dute haien burua.
Eduki-taula |
[aldatu] Taldekideak
- Fermin Muguruza, ahots nagusia
- Iñigo Muguruza, gitarra
- Kaki Arkarazo, gitarra
- Mikel Anestesia, baxua
- Mikel Bap, bateria
[aldatu] Historia
Negu Gorriak Kortatu ska taldetik sortu zen. Os Resentidos, eskola zaharreko rap-a, Public Enemy, N.W.A etaShinehead taldeek eragin handia izan zuten Muguruza anaiengan, zeinek, musikalki geldirik ez geratzearren, Negu Gorriak sortu zuten.
1991 urte garrantzitsua izan zen. Mikel Anestesiak eta Mikel Bapek bat egin zuten; Esan Ozenki euren disketxea sortu zuten; eta Gure Jarrera diskoa kaleratu zuten. Hori esker oso ospe ona lortu zuten musikazaleengandik, baina oso ospe txarra Ustelkeria kanta zela eta. Horretan, Enrique Rodríguez Galindo guardia zibileko koronela gogor kritikatzen zuten bahitutako kokaina saltzeagatik eta GAL talde terroristan parte hartzeagatik.
1993an Rodríguez Galindok taldea salatu zuen, eta epaileek 15 milioi pezeta ordaintzera zigortu zuten. Gorago jo behar izan zuen Negu Gorriak taldeak koronelari diru hori ez ordaintzearren, zeren, azken finean, kanta-eskubideak eta disketxea koronelen esku gera litezke. Taldeak Hitz Egin izeneko kanpaina abian jarri zuten orduan. Hainbat artista Negu Gorriak-ekin bat egin zuten, espresio eskubidea arriskuan zegoela aldarrikatuz.
Gora Herrian hurrengo diskoan Manu Chao adiskidearen laguntza jaso zuten. 1993an Borreruak Baditu Milaka Aurpegi (titulua Bernardo Atxagaren bertso batetik aterata) izeneko diskoa kaleratu zuten. Gitarrek botere gehiago lortu zuten, eta letrak poetikoagoak bihurtu ziren, eta agian politikan hainbeste sartu gabe. Frustrazioa eta mina sentimenduak nagusiturik, hip-hop, punk, ska eta rock naturaltasunez nahasten dira. Izen bereko jira egin zuten orduan. Hartatik Hipokresiari Stop! zuzeneko diskoa plazaratu zuten.
Hurrengo urtean Idea Zabaldu diskoa kaleratu zuten. Latin Amerikarako bisitek, iraultza zapatistak eta Fermin Muguruzaren lehenengo semea izanak eragin zuten diskoa. Hirugarren mundua eta HIESa dira hizpide nagusiak. Erasokortasun puntu bat galduta, Idea Zabaldu kanta orijinaleko azken diskoa izan zen.
Salam Agur Negu Gorriaken azken diskoa da. Lagunak eta influentziak omentzen dituzte. Hala nola BAP!!, Otis Redding, The Who, Macka B, Minor Threat, Bob Marley, Public Enemy, The Clash, Redskins, Poison Idea, Errobi, Dead Kennedys, Linton Kwesi Johnson, Anestesia eta Niggaz With Attitude. Berriro ere, Kortaturekin gertatu zen modura, taldea desegin zen sormen musikala geldirik gera ez zedin.
Beste hiru aldiz bildu zen taldea kontzertuak emateko. Azken finean, Rodríguez Galindori ezer ordaindu behar ez izatea ospatu nahi zuten. Azken hiru kontzertuak salgai atera dituzte 2005ean.
[aldatu] Diskografia
- Negu Gorriak (1990)
- Gure Jarrera (1991)
- Gora Herria (1991)
- Borreroak Baditu Milaka Aurpegi (1993)
- Hipokrisiari Stop! Bilbo 93-X-30 (1994)
- Ideia Zabaldu (1995)
- Ustelkeria (1996)
- Salam, agur (1996)
- 1990-2001 (DVD + Live CD) (2005)