Mozambike
Wikipedia(e)tik
Mozambike (República de Moçambique portugesez) Afrikako hego-ekialdean dagoen herrialdea da.
Mugakideak hauexek ditu: Indiar Ozeanoa ekialdean, Tanzania iparraldean, Malawi eta Zambia ipar-mendebaldean, Zimbabwe mendebaldean eta Suazilandia eta Hegoafrika hego-mendebaldean.
Azalera 801.590 km2-koa dauka eta 2005ean 19.792.000 biztanle zituela kalkulatzen zuten (25 biz./km2). Hiriburua Maputo da.
Txanpona metical da.
[aldatu] Hizkuntzak
Portugesa da mintzaira ofiziala. Halaber, Swahili, Makua, Sena, Ndau eta Shangaanezko hiztunak ere bizi dira herrialdean.