Miguel de Unamuno
Wikipedia(e)tik
Miguel de Unamuno idazlea Bilbon jaio zen 1864ko irailaren 29an.
Madrilen egin zituen Filosofia eta Letren ikasketak. Salamancako Unibertsitatearen errektorea izatera ailegatu zen 1901ean.
1888an Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbon sortu zuen Euskal Katedra eta tartean, nahiz eta erdalduna izan, Unamuno aurkeztu zen, besteak beste Sabino Arana eta Resurrección Mª de Azkuerekin batera. Azkeneko honek katedra lortu zuen.
1901ean, "Euskal Lore Jokoak" izeneko kultur ekitaldiaren barruan, Unamunok hitzaldi ezaguna eman zuen, non euskararen hileta duinenen alde egin baitzuen: “El vascuence no puede acomodarse a la vida moderna (...) Bilbao hablando vascuence es un contrasentido (...) El vascuence se extingue (...) Enterrémosle santamente”.
Literaturaren arloan, 98ko Belaunaldia izeneko idazleen taldean partaidea izan zen. Bere obra oparoa izan zen, batez ere nobelagintzan, eta liburu guztien artean "Niebla" azpimarragarriena da egile askoren ustez. Gazteleraz idatzi zituen bere lan guztiak.
Salamancan hil zen 1936ko abenduaren 31ean.
Eduki-taula |
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Nobelak
- "Paz en la guerra" (1895).
- "Amor y pedagogía" (1902).
- "Niebla" (1914).
- "El espejo de la muerte" (1913).
- "Abel Sánchez" (1917). Euskaratua: "Abel Sánchez". Aintzane Atela eta Miren Arratibel. Ibaizabal, 1992.
- "Tulio Montalbán" (1920).
- "Tres novelas ejemplares y un prólogo" (1920).
- "La tía Tula" (1921).
- "Cómo se hace una novela" (1927).
- "San Manuel Bueno, mártir" (1930).
- "Don Sandalio, jugador de ajedrez" (1930).
[aldatu] Poemak
- "Poesías" (1907).
- "Rosario de sonetos líricos" (1911).
- "El Cristo de Velázquez" (1920).
- "Andanzas y visiones españolas" (1922).
- "Rimas de dentro" (1923).
- "Teresa. Rimas de un poeta desconocido" (1924).
- "De Fuerteventura a París" (1925).
- "Romancero del destierro" (1928).
- "Cancionero" (1953).
[aldatu] Antzerkia
- "La esfinge" (1898).
- "La verdad" (1899).
- "El otro" (1932).
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
[aldatu] Erreferentziak
- "El Libro Negro del Euskara" J.M. Torrealdai. Ttarttalo, 1998.