Martin Azpilikueta
Wikipedia(e)tik
Martin Azpilikueta Jauregizar (1492ko Abenduaren 13, Barasoain - † 1586ko Ekainaren 21, Erroma) Doctor Navarrus izendatu zuten pentsalaria zen.
Baztandar jatorrizko familia batean jaio zen, Martin Azpilikueta eta Maria Jauregizarren seme zelarik.
[aldatu] Biografia
Hamaika urte zituenean filosofia eta teologia ikasten hasi zen. 1510ean, Frantziako Tolosara joan zen zuzenbide kanoniko eta zuzenbide zibila ikastera. Ondoren, 14 urtez, Salamancan iirakasle izan zen. Ondoren, Coimbrara joan zen irakasle eta 16 urte igaro zituen eta jubilatu zenean Espainiara itzuli zen.
1567an, Felipe II.ak frai Bartolome Karrantza Inkisizioaren aurrean defenda zezala eskatu zion eta honek Erromara joan behar izan zuen. Bertan Pio V.a, Gregorio XIII.a eta Sixto V.aren aholkularia izan zen.