Maputxe
Wikipedia(e)tik
Maputxeak (mapu che, lurraren jendea) Txile eta Argentinaren erdi-hegoaldean bizi diren indigena komunitate bat da.
Eduki-taula |
[aldatu] Jatorria
Maputxeak gaur egungo Argentinakoak dira berez eta migratze prozesu luze baten ondorioz, pikuntxe eta huillintxeen artean sartzera heldu ziren. Geroago, espainiarren presioagatik, XVIII eta XIX. mendeen artean Andeetako ekialdeko lurraldeetara itzultzen dira, Komahue, Pampa eta Patagoniako lurraldeetan zabalduz.
Txilen 604.349 dira, 2002ko zentsuaren arabera, biztanlego osoaren 4% diralarik. Argentinan 300.000 bat daude.
[aldatu] Historia
Inkak maputxeak konkistatzen saiatu ziren alferrik. Ondoren, espainiarrek Inka Inperioa suntsitzean, maputxeak konkistatzen saiatu ziren. Baina, Lautaroren erresistentziak (espainiarren preso zen bitartean beraien taktika eta estrategia militarrak ikasi zituen gazte bat) eta Pelantaroren altxamenduak, 1590ean, espainiarren eta maputxeen arteko muga Biobio ibaian ezarri zuten.
Hurrengo mendeetan, espainiarrak bi aldiz pentxatzen zuten maputxeen lurraldean sartu aurretik. Hainbat bilera egin ziren bi alderdien artean, opariak elkarbanatuz eta akordioak sinatuz. 1641ean gerra amaitzea erabaki zen, maputxeen independentzia onartuz Espainiako erregearen oniritziarekin. Txileko gobernuak ez du inoiz akordio hau onartu.
Txileren independentziaren ostean, maputxeen aurkako hainbat kanpaina militar jarri ziren martxan, 1882an amaitu zirenak maputxeen porrotarekin. Hurrengo urteetan maputxeak Txileko nazioan integratzen joan ziren, betiere erresistentzia fokuak mantenduz eta batzuetan ekintza armatuak burutuz, 1970eko hamarkadan bezala. Maputxeak ez dituzte beraien eskaerak ahaztu eta hainbat erakundek autonomia estatutuaren eta errepresentazio politikoaren alde egiten dute.
[aldatu] Gizartea
Maputxeen gizarte antolakuntza familian oinarritzen da. Arbaso bereko familiek lof delakoa osatzen zuten, aldameneko etxeetan bizi ziren eta elkar laguntzen zuten, lonko (buru) bat buruzagi zutelarik. Gerra garaian, lofak elkartu egiten ziren, rehuak delakoak osatuz.
Zienzian eta astronomioan oso jakitunak ziren, eguzkia, ilargia eta izarren mugimenduak interpretatu izan ahal zituztelarik eta lurra borobila zela Kristobal Kolon baino 3.000 urte lehenago jakin zutelarik. Bere hizkuntzak mapudungun izena du eta orain arte ezin izan dute beste edozeinekin erlazionatu. Bere erlijioak arbasoen eta naturaren gurtzan oinarritzen da.
[aldatu] Kanpo loturak
Kategoriak: Etniak | Txile | Argentina