Manuel Maria Smith
Wikipedia(e)tik
Manuel Maria Smith (1879ko urtarrilaren 4 - 1956ko abuztuaren 18) arkitekto Bilbotarra izan zen.
Familia irlandarrekoa, Smithek Urduñako jesuiten eskolan ikasi zuen. 1896an Madrilen arkitektura ikasketak hasi zituen, bertan . Bere lehen estudioa Bilboko Gardoqui kalean izan zuen, eta ondoren Lutxana kalean. Bere lehen proiektua Restituto Goyoagaren etxea izan zen Negurin. Ondoren Negurin bertan, familia bakarreko etxebizitza ugariren proiektuak egin zituen.
1936an Bordelera joan zen bere familiarekin han bizitzera. Gerra Zibila amaitzean bueltatu, eta birrindurik topatu zuen Euskal Herria. Orduan jauregiak baino familia anitzeko etxebizitzak eraiki zituen. Garai hontako obra garrantzitsuena Gernikako plazan eginiko etxebizitzak izan ziren 1939ean.