Julio Cortazar
Wikipedia(e)tik
Julio Florencio Cortázar idazle argentinarra 1914ko abuztuaren 26an jaio zen Bruselan (Belgika). Haurtzaroaren lehenengo urteak bertan eta Bartzelonan pasatu zituen, baina 4 urterekin Buenos Airesera bizitzera joan zen familiarekin.
1951n Frantziara erbesteratu behar izan zen, Juan Peron-en erregimenaren garaian. Urte haietan, UNESCOn itzultzaile ibili zen. Politika arloan, Latinoamerikako ezkertiar mugimenduekin lotuta egon zen.
1984ko otsailaren 12an hil zen Parisen, leuzemiak jota.
Idazle moduan, Amerikako egilerik famatuenetakoa da, gaztelerazkoa beti ere. "Grandísimo Cronopio" ezizena ere hartu izan du, bere pertsonaia baten izena dela eta. Istorio laburrak edo ipuinak izan ziren bere arlo landuena, Bestiario eta Final de juego lanik nabarmenenak izanda, baina libururik ezagunena "Rayuela" eleberria da izango da ziur aski.
[aldatu] Bibliografia
- Presencia (1938)
- Los reyes (1949)
- El examen (1950)
- Bestiario (1951)
- Final de juego (1956)
- Las armas secretas (1959)
- Los premios (The Winners) (1960)
- Historias de cronopios y de famas (1962)
- Rayuela (1963)
- Todos los fuegos el fuego (1966); Liburu honen barruko "Hegoaldeko autopista" ipuina euskaraz dago itzulita (1994, Erein) (1)
- La vuelta al día en ochenta mundos (1967)
- 62, modelo para armar (1968)
- Último round (1969)
- Prosa del Observatorio (1972)
- Libro de Manuel (1973)
- Octaedro (1974); "Oktaedroa" 1992, Ibaizabal (arg.) (1)
- Alguien anda por ahí (1977)
- Territorios (1978)
- Un tal Lucas (1979)
- Queremos tanto a Glenda (1980)
- Deshoras (1982)
- Nicaragua tan violentamente dulce (1983)
- Divertimento (1986)
- Diario de Andrés Fava (1995)
- Adiós Robinson (1995)
- Cartas (2000)
- "Julio Cortazar. Antologia apetatsua" (2005, Txalaparta) (2)
(1) Gerardo Markuletak itzuliak. (2) Jon Alonsok itzulita.