JPEG
Wikipedia(e)tik
JPEG (Joint Photographic Experts Group) 24 biteko kolore-sakonerarekin edota gris-eskalan irudiak konprimatzeko garatutako algoritmo bat da.
JPEGk irudi estatikoak baino ez ditu maneiatzen, baina bideoentzako erlazionatutako estandar bat existitzen da: MPEG. Batzutan JPG ere deitzen zaio, sistema eragile batzuek 3 karaktere baino ez dituztela onartzen fitxategi-luzapenean, baina izen hau ez da egokia.
JPEG galeradun konpresio-algoritmo bat da, formatu honetara pasatuz kalitatea galtzen du beraz. Beronen abantaila nagusietako bat konpresio-maila definitu ahal izatea da. Konpresio-maila altua aukeratzen bada, irudiak leku gutxiago beharko du diskoan, baina kalitatea baxuagoa izango da.