Joseph Fourier
Wikipedia(e)tik
Jean-Baptiste-Joseph Fourier (Auxerre, Frantzia, 1768ko martxoaren 21 - Paris, 1830ko maiatzaren 16) matematiko eta fisiko frantziar bat izan zen, funtzio periodikoetatik Fourierren Serieak izeneko serie trigonometrikoetarako deskonposizioari buruz egindako lanagatik ezaguna.
Apaiz benediktarrek hezia, hauek ustez bortxatu egin zuten eta puntuak behar izan zituen. Frantziako Iraultzan parte hartu zuen eta Robespierreren gainberari esker gilotinatik libratu zen. Goi Mailako Eskola Normalean sartu zen, non maixu bezala Joseph Louis Lagrange eta Pierre Simon Laplace izan zituen. Napoleonen Egiptoko kanpainan parte hartu zuen 1798an eta konkistatutako lurraldean goi mailako postu diplomatiko bat eduki zuen. Frantziara itzultzean 1801ean, Napoleonen Isèreko prefektu izendatu zuen.
[aldatu] Lanak
Grenoblen burut zituen beroaren zabaltzeari buruzko experimentuak, tenperaturaren eboluzioa serie trigonometrikoen bidez modelatzea ahalbidetu ziotenak. Lan hauek fenomeno fisikoen modelaketa matematikoa hobetu zuen eta termodinamikaren oinarria osatu zuten.