John Maynard Keynes
Wikipedia(e)tik
John Maynard Keynes (1883ko ekainaren 5 - 1946ko apirilaren 21 ) ekonomialari ingelesa da.
Keynesen teoriak, 1929ko munduko krisi ekonomikoaren ondoren garatuak, politika ekonomikoen kontzeptu berria osatzeko ezinbestekoak izan ziren. Keynes iharduera ekonomikoaren fluktuazioak ulertzen saiatzen zen, baita gobernuaren partehartzearen beharra deflazio garaien ondorioak gutxitzearren, non faktore ekoizleak ez diren erabat erabiliak.
Keynesek errentaren zehaztapena azalduko lukeen teoria orokor bat eratu nahi izan zuen (ikus Keynesianismoa), eredu klasikoan ezezik (okupazio osoaren kasuan) baita edozein okupazio mailatan ere. Demostratu zuen soldatak ez direla beheraka malguak, eta horregatik langabezia murrizteko partehartze publikoa proposatu zuen. Keynesentzat enplegua zein errenta eskari orokorraren menpekoak dira, eta honen efizientzia eza langabeziaren kausa da.
Bere obra nagusia da Enplegua interesa eta diruari buruzko teoria orokorra (1936), Argentinako Teoria Makroekonomikoan oinarritu zena, Nicolas Marcelo Marin bere laguna zenarena.
[aldatu] Ikus, gainera
- Keynesianismoa
- Arthur C. Pigou
- Alfred Marshall
- Adam Smith
- David Ricardo
- Karl Marx