James L. Brooks
Wikipedia(e)tik
James L. Brooks (New York, 1940ko maiatzaren 9) judutar jatorrizko Amerikako Estatu Batuetako zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea da.
Telebistan hasi zen James L. Brooks. CBS eta ABC kateetak telesaioetarako gidoiak idazten zituen. Berehala ekoizpenean lan egiteari ekin zion, eta, 1978an, lehen filma zuzendu zuen Starting Over izenekoa. Filma arrakastatsuena, halere, 1983an egin zuen: Terms of Endearment. Hiru Oscar irabazi zituen, baita zuzendariarena ere. 1984an Gracie Films izeneko zinema eta telebista ekoizpen konpainia sortu zuen Brooksek. Konpainia horrek The Simpsons telesaioa edo Jerry Maguire, As Good as It Gets, Bottle Rocket, eta Broadcast News filmak ekoiztu ditu.
[aldatu] Filmografia hautatua
- Spanglish (2004) (zuzendaria)
- As Good as It Gets (1997) (zuzendaria)
- Jerry Maguire (1996) (ekoizlea)
- Bottle Rocket (1996) (ekoizlea)
- The Critic (1994) (ekoizlea)
- The Simpsons (1989) (ekoizlea)
- Say Anything... (1989) (ekoizlea)
- Big (1988) (ekoizlea)
- Broadcast News (1987) (zuzendaria)
- The Tracey Ullman Show (1987) (ekoizlea)
- Terms of Endearment (1983) (zuzendaria)
- Taxi (1978) (ekoizlea)
- Rhoda (1974) (ekoizlea)