Jørn Utzon
Wikipedia(e)tik
Jørn Utzon (Kopenhage, 1918 apirilaren 9 - ) arkitekto daniarra da, batez ere Sydneyko Opera proiektazeagatik ezaguna.
[aldatu] Biografia
Kopenhagen jaio zen, itsasontzi ingeniari baten seme. Danimarkan bertan gauzatu zituen arkitektura ikasketak, eta Bigarren Mundu Gerrak iraun zuen bitartean Erik Gunnar Asplund arkitektoarekin ikasi zuen. Ondoren bidai luzeak egin zituen Europan, Estatu Batuetan eta Mexikon zehar. Handik itzulitakoan arkitekto lanetan hasi zen Kopenhagen bertan.
1957an Sydneyko opera eraikina gauzatzeko lehiaketa irabazi zuen ustekabean, bere lehenego nazioarteko enkargua izan arren eta bere proposamenak lehiaketaren arauak bete ez arren, soilik garatu gabeko zirriborroak bidali baitzituen. Horrela hasi zen arazoz beteta egon zen opera eraikuntzaren prozesua.
Lan hartako ganga izugarriak eraikitzeko Utzonek asmakuntza tekniko ugari egin behar izan zituen, hasierako ideiekiko aldaketa ugari egin ondoren. Hasieran eliptikoak ziren oskolak, azkenean esfera baten parte ziren zatitan banatu zituen.
Barnealderako ideia ikusgarriak zituen arren, Utzonek ezin izan zuen diseinuaren parte hau burutu; 1965ean estatuko eraikuntza ministroarekin, aurrekontua zela-eta, izan zituen eztabaiden ondorioz, obra zuzendaritza utzi behar izan baitzuen 1966ko otsailean.
Azkenean opera eraikina 1973an amaitu eta zabaldu zen eta gaur egun munduko eraikin sinboliko ezagunenetariko bat da.
Hala ere, ez da hau Utzonen eraikin garrantzitsu bakarra, bere karrera luzean erakutsi baitu Erik Gunnar Asplund-en disziplina eta oreka, Alvar Aalto-ren formen kalitatea eta Frank Lloyd Wright-en egitura naturalak uztartzen maisua dela . Lekuarekiko sensibilitatea eta formen organikotasun modernoa dira bere arkitekturaren ezaugarri nagusietako bi.
2003 urtean Pritzker saria lortu zuen, arkitekto batek lor dezakeen nazioarteko saririk garrantzitsuena.
[aldatu] Lan nagusiak
- Planetstaden etxebizitzak. Lund, Suedia (1958)
- Kingohusene etxebizitzak. Elsinore, Suedia (1960)
- Batzar aretoa. Kuwait (1972)
- Can Lis. Mallorca Espainia (1972)
- Opera eraikina. Sydney, Australia (1973)
- Bagsvaerd eliza. Kopenhage, Danimarka (1976)
- Can Feliz. Mallorca, Espainia (1995)
[aldatu] Kanpo loturak
Pritzker Saria irabazi dutenak | ||
---|---|---|
1979: Johnson 80: Barragán 81: Stirling 82: Roche 83: Pei 84: Meier 85: Hollein 86: Böhm 87: Tange 88: Bunshaft and Niemeyer 89: Gehry 90: Rossi 91: Venturi 92: Siza 93: Maki 94: Portzamparc 95: Ando 96: Moneo 97: Fehn 98: Piano 99: Foster 2000: Koolhaas 01: Herzog eta de Meuron 02: Murcutt 03: Utzon 04: Hadid 05: Mayne 06: Mendes da Rocha |