Ibarrekolanda
Wikipedia(e)tik
Ibarrekolanda Bilboko auzoa da eta hiriko lehen distrituaren barnean aurkitzen da. Iparraldean San Ignazio eta hegoaldean Deustuko auzoak aurkitzen dira. XX. mende erdialdera arte auzoan baserriak eta ortuak baino ez zeuden, eta Zubiria familiaren dorretxea.
1960ko hamarkadatik aurrera, hiriaren etxebizitza beharrak asetzeko, etxebizitza ugari eraiki zen. 38,70 hektarea ditu auzoak eta bertan 11.748 biztanle bizi dira, Bilbon dentsitate gehien duten auzoen artean aurkitzen da. Lehendakari Agirre etorbideak bitan banatzen du auzoa.
[aldatu] Kale garrantzitsuenak
- Lehendakari Agirre etorbidea
- Orixe kalea
- Larrako Torre Kalea
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |