Ibaiondo (Bilbo)
Wikipedia(e)tik
Biztanleria (1987-2004) | ||
---|---|---|
Errolda urtea |
Biztanleria | |
|
||
1987 | 52.876 | |
1988 | 53.623 | |
1989 | 53.896 | |
1990 | 53.995 | |
1991 | 51.758 | |
1992 | 52.072 | |
1993 | 52.505 | |
1994 | 52.389 | |
1995 | 52.469 | |
1996 | 50.431 | |
1997 | 50.528 | |
1998 | 51.364 | |
1999 | 51.382 | |
2000 | 51.418 | |
2001 | 52.045 | |
2002 | 52.387 | |
2003 | 52.578 | |
2004 | 53.285 |
Ibaiondo Bilboko barrutia da. Ibaizabal ibaiaren bi aldeetara zabaltzen da, eta azaleran Bilboko barrutirik handiena da. Iparraldean Abandoko barrutiarekin, ekialdean Begoñako barrutiarekin, eta hegoaldean Arrigorriagako udalerriarekin egiten du. Barrutiak guztira; 964,93 hektareako azalera dauka, eta 53.285 biztanle. Bilboko barrutirik populatuena da.
Hainbat auzotan banatzen da, Atxuri, Bilbo Zaharra, Ibaizabal-Abusu, Iturrialde, La peña, San Adrian, San Frantzisko, Solokoetxe, Zabala eta Zazpikaleak. Bilboko gunerik zaharrenak biltzen ditu orokorrean, Alde Zaharra eta Bilbo Zaharra, besteak beste.
Azken urteetako inmigrazioa dela-eta, Bilbon gehien hazten ari den distritua da. Horrez gain, Miribillako aintzinako mehategiak zeuden tokian eraikitako etxebizitzek, hainbat bizilagun gazteren etorrera eragin dute, barrutiaren bataz-besteko adina gutxituz eta barrutiaren berpizkundean lagunduz. Gaur egun, euskaldun gehien biltzen dituen Bilboko gunea da.