Hiltzaile berde
Wikipedia(e)tik
Hiltzaile berdea (Amanita phalloides) Amanita generoan pozointsuak diren perretxiko anitzako espezie bat da. Bere karpoforoaren kapelak, grisa edo berdea , ganbilatik zapalera,zuntzezko azaleko ertz leuna du. Oinaren kolorea antzekoa edo zurixka da. Bolbaren zabalera handia da (3-5 cm).
Bere izenak dioenez oso pozointsua da. Pozoindura larrietako gehiengoaren eragilea da. Baditu bi motatako toxinak: falotoxinak eta amatoxinak. Espezie honetako toxina hilgarria alpha-amanitina da. Toxinak mina egiten die batez ere gibela eta giltzurrunei. Askotan tratamendu bakarra organoaren transplantea da. Aski da 50 gramo jatea gizaki bat hiltzeko. Clement VII Aita santua hil zen perretxiko mota hau jateagatik.
[aldatu] Habitat
Latifoliekin ,pago,haritz eta hurritzekin mikorrizak sortzen ditu lurzoru azidoetan. Europa eta Ipar Amerikan.