Herakles
Wikipedia(e)tik
Greziar mitologian Herakles (grekoz Ἡρακλῆς Hêraklês, «Heraren aintza») heroi erdi-jainkotiar bat zen, Zeusen semea eta bere indar ezohikoagatik ezaguna. Bere bertsio erromatarra Herkules da. Historia asko kontatzen dira bere buruz, ezagunenak bere hamabi lanak izanik.
Heraklesen bizitza Hera, Zeusen emazteak, zion gorrotoak baldintzatu zuen. Zeusek emakume batekin izandako harremantetaik jaio zen Herakles, eta horrek Herari bere senarraren fideltasun eza gogorazten zion. Izena (Hêraklês, «Heraren aintza») Hera eztitzeko saiakera izan zen.
Herakles errege izan behar zuen berez, baina Herak bere amari erditzea eragotzi zion, bere lehengusu Euristeo lehenago jaio zelarik, bera koroatuz.
Iada heldua zelarik, Herak eragindako zoroaldi batean, bere bi seme eta bi iloba hil zituen. Krimen honen penitentzi bezala, Euristeoren aginduetara jartzea agindu zitzaion. Honek bere hamabi lan famatuak egitera behartu zuen. Honako hauek dira:
- Nemeako lehoia ito.
- Lerna lakuko Hidra akabatu.
- Zeriniako oreina atzeman.
- Erimantoko basurdea ehizatu.
- Augiasen ikuiluak garbitu.
- Estinfalo lakuko txoriak akabatu.
- Kretako zezen basatia hezi.
- Trazioko Diomedes erregearen behorrak lapurtu.
- Amazonak garaitu.
- Gerion akabatu eta bere artaldea ostu.
- Hesperideen lorategiko urrezko sagarrak lapurtu.
- Infernutik Zerbero zakurra atera.