Hego Polo
Wikipedia(e)tik
Hego Poloa edo Hegoburua planeta bateko hego ertzean dagoen puntu geografikoa da, biraketa ardatzak hegoan igarotzen duen lekua hain zuzen.
Lurra planetan, hau da gure planetan, Antarktikaren gainean ezarria dago, Ipar Polotik 2600 bat kilometrora. Roald Amundsen norvegiarra izan zen lehena leku horretara heltzen, 1911. urtean.
Hego Sandwich uharteak kontutan hartu gabe, hego polotik gertuen dagoen lekua Txile da, eta Ushuaia delarik gertuen dagoen hiria, Argentinan kokatua, eta gertuen dagoen herria Puerto Williams da, Txilen.