Gestapo
Wikipedia(e)tik
Geheime Staatspolizei (euskaraz: Estatuaren Polizia Sekretua), Gestapo bezala laburtuta, Alemania Naziko polizia sekretu ofiziala izan zen. 1933ko apirilaren 23an eratu zen.
Poliziako ofizial profesionalek osatuta, bere erakundea eta funtzioak Hermann Wilhelm Göringek berehala ezarri zituen Adolf Hitlerrek 1933ko martxoan boterea eskuratu ondoren. Rudolf Diels izan zen erakundeko lehen buruzagia, hasiera batean Prusiar Polizia Sekretuaren 1a Departamentua izena zuelarik.
Gestapoaren funtzioa "Estatuarentzat arriskutxu diren tendentzia oro" ikertzea eta aurka egitea zen. Traizio, espioitza eta sabotai kasuak ikertzeko autoritatea zuen, hala nola Alderdi Naziaren eta Estatuaren aurkako ekintzak.
Legea aldatua izan zen, Gestapoaren ekintzak epaileen aginpidepean egon ez zitezen. Werner Best legegizon naziak honako esan zuen: "Gestapoak buruzagien nahiak betetzen dituen bitartean, legearen barruan diardu".Horrela, Gestapoa gorte administratiboek epaitua izan ahal izatea eragotzi zen.
Gehiegikeriak geien egitea ahalbidetzen zien erreminta "Schutzhaft" edo "jagote babeslea" zen, lege prozedimendu gabeko atxiloketak izendatzeko eufemismo bat, gerora kontzentrazio eremuetan preso egiteko. Presoak bere "Schutzhaftbefehl"a sinatu behar izaten zuen, kartzelara joateko bere nahia deklaratzen zuen dokumentu bat. Normalean, hau torturaren bidez lortzen zen.
1934ean, Göringek, Heinrich Himmleren presiopean, Gestapoa SSen menpe utzi zuen.
Bigarren Mundu Gerratean, Gestapoak 45.000 kide zituen. Europako lurralde konkistatuak kontrolatzen laguntzen zuen eta judutarrak, sozialistak, homosexualak eta beste hainbak kolektibo identifikatzen.
Nurenbergeko epaiketetan erakundea Gizadiaren aurkako krimenengatik zigortua izan zen.