Gabarderal
Wikipedia(e)tik
Gabarderal Zangozako udalerriko herria da. 2005eko erroldaren arabera, 118 biztanle ditu. Herria 1950ko hamarkadan eraiki zen, Espainiako etxebizitza ministerioaren aginduz. Espainiako hainbat tokitan egin bezala, beste hiri edo herrietatik urrun etxebizitza berriak eraiki ziren. Eliza herriaren sarreran kokatzen zen.
Herriaren erdigunean parke bat dago, eta honen inguruan solairu bakarreko etxebizitzak kokatzen dira. Hauexek dira herriaren jatorrizko etxeak, duela 40 bat urte eraiki zirenak. Urteak aurrera egin ahala, azpiegitura berriak eraiki dira herrian, igerileku publikoak esaterako. Horrez gain, etxebizitza berriak ere egin dira. Uda garaian, herriko biztanleria asko hazten da.