Faktorizazio
Wikipedia(e)tik
Faktorizazioa matematikan zenbaki bat zenbaki txikiagoetan zatitzea da, zeinak biderkatuak izaterakoan hasierako zenbakia ematen duten. Adibidez 15 zenbakia 3 × 5 moduan faktoriza daiteke. x² - 4 polinomioa (x - 2)(x + 2) moduan faktoriza daiteke.
Zenbaki osoak zenbaki lehenetan faktorizatzea oinarrizko lana da aritmetikan. Polinomioak faktorizatzea algebrako teorema oinarrizkoak dira.
Zenbaki handiak zenbaki handietan faktorizatzea konplexua da eta ez da ezagutzen inongo metodo azkarrik. Hau da kriptografian erabiltzen den RSA sistemaren oinarria, adibidez.