Etxetxuko Dorreak
Wikipedia(e)tik
Etxetxuko Dorreak Bilboko eraikinik ezagunenetarikoak dira. Bilboko Ametzolako auzoan altxatu zituen Anasagasti eraikuntza enpresak, 1971. urtean. Dorreak nahiko hurbil daude elkarrengandik eta Etxetxuko plazaren aurrez aurre aurkitzen dira.
Guztira 20 solairutako altuera dute, eta 70 bat metro. Olite, GaztaƱeta Almirantea, Zubiaurre Margolariak eta Trenbidearen etorbidearen artean aurkitzen dira dorreok. Isozaki dorreak eraiki bitartean, Bilboko eraikin erresidentzialik altuenak dira.