Etnia
Wikipedia(e)tik
Etnia hitza grezierazko ethnos-etik eratortzen da, "herria" esan nahi duena.
Kontzeptu hau sarritan arraza edo-eta talde minoritario kontzeptuekin nahasi ohi da. Etniak, baina, faktore kulturalak (naziotasuna, tribu-kidetasuna, erlijio-, hizkuntza-, sinesmen- nahiz tradizio-loturak) barne biltzen dituen bitartean, arrazak ezaugarri biologikoei (fenotipoa edo itxura nagusituz) erreparatzen die.
Era berean, etnia lotura historiko objektiboetaz zein lotura imajinatu subjektiboetaz aritzeko erabil daiteke, autore nahiz ikuspegiaren arabera.