Derio
Wikipedia(e)tik
Derio |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
Herriko bandera edo armarria baduzu, sakatu hemen irudia Commons-era igotzeko |
|||
Izen ofiziala | Derio | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Foru Probintzia Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Txorierri |
||
Posta kodea | 48.901 | ||
Koordenatuak Garaiera Azalera Biztanleria Dentsitatea |
m 10,7 km² 4952 (2004) 654,9 bizt/km² |
||
Herritarra | derioztar | ||
Alkatea | Lander Aiartza | ||
www.deriokoudala.net | |||
Derio Bizkaiko udalerria da.
Derio Txorierri eskualdeko herririk handiena da. 5.000 biztanle inguru bizi dira egun Derion, nahiz eta hurrengo urteetan dezente haziko dela aurreikusi.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Uribe merindadeko elizatea da Derio. Herriko zenbait etxe Mungiako alkatearen eskumen eta fogerazioen menpean egon ziren. Bertako auzokideek udal berezia osatzen zuten, euren zintza aukeratzeko, hiriko Udalbatzan ordezkatuko zituena ere, bulen biltzailea eta lantegiko zaindaria izendatzeko. Ez ziren Jaurerriko Batzarretan zuzenean ordezkaturik egon, baizik eta Mungiak bidaltzen zituen taldeen bidez.
Gainontzeko etxeak infanzonatuak ziren eta hauek ziren benetan osatzen zutenak elizatea. Beste zintzo batez eta Udal batez baliatzen diren, merindadeko bileretara eta Jaurerriko Batzar Nagusian (jesarleku eta boto 32) joan behar ziren batzarkideak hautatzeko.
San Kristobal eliza X. mendean eraiki zuten Jaurerriko nekazal zentsatuek, eta 1745ean berreraikia. Eta patronatua Zamudioko leinukoa zen, eta geroxeago Morianako Konde eta Kondena zen. Azken hauek jabe errealengoak gisa XVII. mendeko azkenean erantzuna eman eta hamarrenak hartzen zituzten onuradun biak, aurkezten zituzten, zati bat ezik, hau abadeen kongraturako eta nobalietarako ziren 1740an irabazitako auziaren arabera.
[aldatu] Kokapena
Herriaren mugak hauek dira: Mungia eta Laukariz iparraldean, Zamudio ekialdean, Bilbo hegoaldean, eta Sondika eta Loiu mendebaldean. Asua ibaiak eta Untza menditik jaisten den Untza errekak gurutzatzen dute. Bere koordenatu geografikoak hauek dira: latitudea 43º 18’ 28’’ eta longitudea 0º 49’ 05’’.
Azalean 10,7 km2 ditu, 5000 biztanle inguru, eta 501,2h/km2 dentsitatea. Hirigune modernoa du finkamendu berrien eraginaz. Finkatu diren enpresengandik hazi da, Txorierriko gunerik handiena bihurtu arte.
[aldatu] Jaiak
Maiatzak 15: Isidro Deunaren Jaiak, herriko jaiak.
Uztailak 25: Santiago Deuna, San Cristobal auzoan (Derio zaharrean).
Uztailak 31: San Inazioak, Aldekone auzoan.
Abuztuak 3: San Esteban jaiak, San Esteban auzoan.
Abuztuak 17: Santi Mami jaiak, Santi Mami auzoan.
Irailak 29: San Migel jaiak, San Migel auzoan.
[aldatu] Ikustekoak
- San Kristobal eliza: X. mendean eraikia eta 1745ean berreraikia.
- San Isidro eliza: 1958an eraikia
- San Esteban baseliza.
[aldatu] Ikus, gainera
- Derioko egoera soziolinguistikoa
- Tximintx euskara elkartea