Denbora
Wikipedia(e)tik
Denbora gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabe edo mugatua da. Honen arabera, gertaerak iraganean, orainaldian eta etorkizunean banatu daitezke.
[aldatu] Denboraren neurketa
Kronologiaren bidez gertaera edo prozesu jakin batzuk noiz izan ziren zehaztu daiteke. Denbora lerroetan gertaerak puntuez baliatuz eta prozesuak segmentuez baliatuz adieraz daitezke.
Segmentuen iraupenak unitate desberdinak izan ditzake: segundoa, minutua, ordua, eguna, astea, hilabetea, urtea, bosturtea, hamarkada, mendea, milurtekoa, garai geologikoa...
Denbora neurtzeko edozein tresnak mugimenduaren neurketan du oinarria, denboran zehar objektu baten materialak duen aldaketan; neurtu daitekeena, hain zuzen. Hasiera batean astroen mugimendua neurtzen hasi zen, eguzkiarena gehienbat. Astronomiak aurrera egiten zuen ahala tresnak ere berdin egin zuten eguzki-erlojuak, klepsidrak (ur-erlojuak) eta harea-erlojuak agertuko zirelarik. Geroago, hau dena hobetuz joan zen erloju atomikora heldu arte.
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo |