Bedaio
Wikipedia(e)tik
Bedaio, Balerdi (Aralar mendiaren magalean aurkitzen den herrixka da. Egun, naiz eta 20 km-tara egon Tolosako auzo bat da. 229 biztanle inguru ditu.
[aldatu] Festak
- Herriko jaiak: Irailaren 8an.
- Harri Jaia: Axintxio eguna eta zortziurrenean ospatzen da.
[aldatu] Bedaioko ingurutxoa
Bedaion, Irailaren 8an, dantzatu ohi da ingurutxoa. Arratsaldeko 19.00etan egin ohi dute eta Amezketako Ugarte auzoko ingurutxoaren oso antzekoa da. Mayordomoek gidatzen dute dantza eta beraien atzetik hamar bikote inguruk jarduten dute.
[aldatu] Tolosako himnoa
Tolosako udalak urteetan baztertuta eduki ditu bere landa auzoak, baina himnoa egiterakoan Bedaiotaz gogoratu ziren.
Tolosa eta bere auzo, mendi eta inguru
parerik gabeak;
euren altzoan dira, San Joanen zaintzapean,
zazpi mende luze loratu;
oi, zenbat gudu!
oi, zenbat gudu!
harresi sendo-gotor hauen zainetan;
oi, zenbat musu!
oi, zenbat kezka!
Oria emaroaren ur-ertzetan.
Zure handitasunak eman zizun izena
eta ohorea, bai, Tolosa!
oi, zein bizia!
oi, zein alaia!
oi, zein ausarta!
Bedaio eta Aldaba, Izaskun eta Auzo Txikia,
Bedaio eta Aldaba, Izaskun eta Auzo Txikia,
San Blas eta Urkizu,
Monteskue eta Usabal,
San Esteban eta Santa Luzia,
Olarrain eta Amarotz,
eta Aldaba Txiki:
hamairu alaba gure erreginak.
Armarrian gaztelu, ikurrinean urdin sakona,
armarrian gaztelu, ikurrinean urdin sakona,
artisten sehaska,
euri-abaraska,
egitandi itzelen lekuko isil,
iƱaute-babesle,
euskara-maitale,
kanpotar guztien hartzaile.