Bavariako Sobietar Errepublika
Wikipedia(e)tik
Bavariako Sobietar Errepublika (Bayrische Räterepublik edo Münchner Räterepublik) Alemaniako Bavaria estatuan 1918 eta 1919 artean egon zen estatu iraultzaile sozialista izan zen.
1918ko Azaroaren 7an, Errusiar Iraultzaren urteurrenean, Kurt Eisnerrek, Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Independienteko kideak, Bavaria "estatu aske" aldarrikatu zuen, Alemaniako Azaroko Iraultzaren kontestuan.
1919ko Apirilaren 6an, Bavariako Sobietar Errepublika ofizialki aldarrikatua izan zen. Hasiera batean Ernst Toller eta Gustav Landauer bezalako sozialistek eta Erich Mühsam edo Bruno Traven bezalako anarkistek sostengatu zuten.
1919ko Maiatzaren 3an, Freikorpek Bavaria okupatu eta iraultzarekin bukatu zuten. 800 pertsona atxilotu eta exekutatu zituzten.