Bartzelonako metroa
Wikipedia(e)tik
Bartzelonako metroa 1924an inauguratu zen, Gran Metro izeneko linea bakarrarekin (gaur egungo L3 linea), Lesseps eta Katalunia plazaren arteko ibilbidea egiten zuelarik. Bi urte beranduago Metro Transversal izeneko linea zabaldu zen, Bordeta eta Katalunia plaza elkartzen zituena. Azken hau 1929an Bartzelonan ospatutako erakusketa unibertsala zela-eta sortu zen, hiriaren erdigunea erakusketarekin lotzeko asmoz.
Gaur egun 9 lineaz osatuta dago, TMB eta FGCk kudeatuta. Tarifak bien artean integratuta daude (ticket soila izan ezik) ATM (Autoritat del Transport Metropolità) sistemapean, zeinak Bartzelonako metropoli guneko hiriko eta hiriarteko autobusak, tranbia eta trenak ere barne hartzen dituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Lineen kudeatzaileak
- L1, L2, L3, L4, L5, L11: TMBk kudeatzen ditu.
- L7, L6, L8: FGCk kudeatzen ditu.