Bardeetako Natura Parkea
Wikipedia(e)tik
Bardeetako Natura Parkea edo Bardeak Nafarroako hego-ekialdean dagoen eremua da. Tuterako merindadean dago kokatuta, ekialdean Zaragozako probintzia daukala eta iparraldean Erriberriko merindadea.
41.845 hektareako azalera dauka, 45 km iparraldetik hegoaldera eta 24 km mendebaldetik ekialdera dauzkala.
1999an Parke Natural izendatu zuten eta, 2000an, UNESCOk Biosferako Erreserba.