Asterix
Wikipedia(e)tik
Asterix edo Asterix Galiarra (Astérix le Gaulois frantzesez) René Goscinnyk (gidoia) eta Albert Uderzok (marrazkiak) sortutako istorio sorta bat. Probazko lehenengo kapitulua (pilotoa) 1959.eko urrian kaleratu zen. Gehientan komiki eran izan dira zabalduak, baina telebistarako sailak eta pelikulak (bai marrazki bizidunezkoak, bai "errealak") ere sortu dira. Hizkuntza askotara itzuliak izan dira (Euskerara, Latinera edota Greziera zaharraera barne).
Bere formatoa marrazki bizidunetan izan arren; hasieratik, adin guztietako irakurleak erakarri zituen. Umeentzako burrukak eta istorio sinple eta barregarriengatik eta nagusientzako hitz-joko eta gaur egungo pertsonaiekin egiten diren konparaketengatik (adib. Asterix eta normandoak istorian hiriko gazte bat Kortaturen Sarri Sarri abestia hasten da abesten).
Eduki-taula |
[aldatu] Istorioa
K. a. 50. urtean Erromak Galia konkistatu du jadanik. Baina ez osorik, ipar-mendebaldean badago konkistatu gabeko herrixka bat. Herrixka honetan (Izen zehatzik gabe) bizi diren galiarrek indar izugarria ematen dien edari magikoa edaten dute borrokarako. Horregatik, borrokak beti irabazten dituzte (kasu gutxi batzuk izan ezik). Herri hau Galia oso konkistatu gabeko herri bakarra denez Erromako legioek askotan erasotzen dute. Askotan eraso horrei buruzkoak dira istorioak, beste batzuk pertsonaiek egindako bidaiei buruz.
[aldatu] Pertsonaiak
Pertsonai ugari ditu istorio honek. Gehienak galiarrak dira; hala ere, erromatarrak, normandoak, britaniarrak, etab. ere agertzen dira. Izenak, orokorrean hitz-jokoak izaten dira eta pertsonaiaren izaera fisikoa, psikologikoa edota lanbidea deskribatzen dute (postaria batzutan[1]filatelix da eta Luteziako mafioso bat Gangsterix) . Euskeraz, izen asko ez dira itzuli eta hitz-jokoa frantzesez dago, grazia galtzen.
[aldatu] Herrixkakoak
- Asterix: Istorio gehienetako pertsonairik garrantzitsuena, izan ere, komikiak deitzen ohi dira Asterix eta normandoak edo Asterix Helvetian. Borrokalari txiki, ausart, argi eta zintzoa da. Izena asteriskotik (*) dator.
- Obelix: Asterixen lagun mina. Borrokalari handia, lodia, indartsua, ez oso argia eta oso zintzoa. Izena Obeliskotik dator (antzinan hainbat kulturetan egiten ziren harri monumentu izugarri handiak).
- Idefix: Obelixen txakur txiki-txikia. Gehienetan ez du istorioan zuzenan parte hartzen, beti Obelixen alboan doan arren. Izena frantzesetik dator (ideia finkoak).
- Panoramix: Herrixkako druida. Oso zaharra eta jakintsua da. Edari magikoa prestatzen du herrixkako auzokoek hobeto borrokatu dezaten.
- Abrarakurzix: Herrixkako buruzagia. Izena frantzesetik dator (besarkada ebakita).
- Asuranzeturix: Herrixkako koblakaria. Herremintariarekin liskarretan dabil beti bere musikaren kalitatea dela eta. Izena frantzesetik dator (arrisku orotarako asegurua).
- Prehistorix: Herrixkako agurea. Beti borrokan ibiltzen saiatzen da. Edari magikoa hartzen duenean makulua bota eta korrika borrokara joaten da. Izenak historiaurrea esan nahi du.
- Ordalfabetix: Herrixkako arrain saltzailea. Herremintariarekin liskarretan dabil beti bere arrainen kalitatea dela eta. Izena frantzesetik dator (orden alfabetikoa).
[aldatu] Adiskideak
- Amerix: Urrezko igitaia istorioan Lutezian igitaiak egiten dituen Obelixen lehengusua.
- Tragikomix: Falbalaren senargaia. Hainbat istorioetan agertzen da.
[aldatu] Erromatarrak
- Julio Zesar: Personai erreal bakarretarikoa. Erromatar inperioaren enperadorea da. Pertsonai hau erreal batetan oinarrituta egon arren, bere ezaugarri guztiak ez dira errealak; ez baita deskripzio zientifikoa egin nahi, umorezkoa baizik.
- Brutus: Pertsonal errealean oinarritua (Marko Junio Bruto). Zesarren senidea da, pertsonai erreala izan zen bezala. Astokilo hutsa da.
[aldatu] Besteak
- Kerøsen, Målsen, Åbånsen, Neullisursen bikingoak Bidaia Handian agertzen dira.
- ↑ ageraldi gutxi dituzten pertsonaiek izenez aldatzen dute batzutan
[aldatu] Istorioak
Istorio hauek ez dira hizkuntza guztietan orden berdinean argitaratu. Euskeraz, adibidez, ez dira kronologikoki kaleratu. Elkar argitaletxeak orden honetan argitaratu ditu:
- Asterix gladiadorea
- Asterix joku olinpikoetan
- Asterix galiako itzulian
- Arbernoko ezkutua
- Asterix eta pertza
- Asterix Bretainian
- Janikoen egoitza
- Zesarren erranu-koroa
- Aztia
- Liskarra
- Asterixen semea
- Asterix Indian
- Asterixen odisea
- Zanga handia
- Asterix Korsikan
- Zesarren oparia
- Obelix eta konpainia
- Bidaia handia
- Asterix Hispanian
- Asterix Belgikan
- Asterix Galiarra
- Asterix eta godoak
- Arrosa eta ezpata
- Asterix eta Kleopatra
- Asterix Helvetian
- Asterix legionaria
- Urrezko igitaia
- Buruzagien burruka
- Asterix eta normandoak
[aldatu] Asterixen oinarritutako bestelakoak
[aldatu] Pelikulak
[aldatu] Bestelakoak
- Asterix eta zentral nuklearra: Zentral nuklearren kontrako protesta zabaltzeko, irudiak Jainkoen egoitzatik aterata daude gehienbat.