Antzinako Egipto
Wikipedia(e)tik
Antzinako Egipto Nilo ibaiaren ibarrean k.a. IV. milurtean sortu zen zibilizazioa dugu. Mazedoniar erregeen (k.a. IV. mendea) eta Erromako Inperioaren (k.a. I. mendea) konkistarekin eta kristautasunarekin pixkanaka pixkanaka desagertuz joan zena.
Eduki-taula |
[aldatu] Gobernua eta Politika
Antzinako Egipton boterea era teokratiko batean antolatzen zen. Faraoia jainko eta agintari goren zen aldi berean. Ondoren erregearen ingurukoak eta arkitekto onenak zeuden, gero artisauak eta nekazariak eta azkenik esklaboak. Egipto oso gizarte esklabista zen.
[aldatu] Erlijioa
Egiptoarrek mitologia oso aberatsa zuten. Amon zen jainko gorena. Beste hainbat jainko ere bazituzten, Toth, Osiris, Isis, Horus etab... Oraindik zutik dira egiptoar jainkoei eskainitako tenpluak. Handiena Karnakeko Amonen Tenplua, Luxor hirian.
[aldatu] Artea
Egiptoarrek tenplu, piramide, obelisko, hilotz oso ederrak utzi dituzte. Hala ere, kolonialismoaren ondorioz, hainbat obra Europa eta Amerikako museoetan daude gaur egun.
[aldatu] Medikuntza
Aintzinako Egipton, medikuntza oso garatua zegoen era zientifikoan eta herritar guztiei eskania zegoen ezberdintasunik gabe. Garaiko mediku oberenak ziren eta arazorik gabe nahasten zituzten, medikuntza zientifikoa eta espirituala. Gainera mota askotako medikuak zeuden.