Antisemitismo
Wikipedia(e)tik
Antisemitismoa juduen aurkako aurriritzi eta aurkakotasunezko jarrera da; juduak talde erlijioso, etniko nahiz arrazial gisa ulerturik. Antisemitismoak forma desberdinak hartzen ditu eta hartu izan ditu, gizabanako batekiko gorrototik jazarpen instituzionalizatura arte.
Antisemitismo hitza nahasketa baten ondorio da, semitak juduekin parekatzen baititu. Semita hitza hizkuntzalaritzako terminoa da eta Arabiako Penintsulatik datozen hizkuntzak izendatzeko erabiltzen da: arabiera, hebreera, feniziera, arameoa, etiopiera, etab. luze bat. Honen eraginez hizkuntza hauek erabiltzen dituzten/zituzten giza taldeak ere semitak deitzen dira, eta juduak horietatik talde bat baino ez dira.