Anime
Wikipedia(e)tik
Anime terminoak japoniar animazioari egiten dio erreferentzia, bereziki marrazki bizidunenari. Ingelesko animation edota frantziarreko ánimetik datorrela uste da. Generoen aniztasunagatik (abenturak, zientzia-fikzioa, erotikoak...), estilo artistiko bakarragatik eta historien sakontasunagatik da ezaguna.
Azken hamarkadetan mendebaldeko gazteak ere animera zaletzen hasiak dira, "Dragoi Bola" bezalako marrazki bizidunegatik eta "Chihiroren bidaia" (2002 urteko Animazio Filmerik Onenaren Oskar sariaren irabazlea) bezalako filmeengatik.