Andolin Eguzkitza
Wikipedia(e)tik
Andolin Eguzkitza idazle eta Euskal Filologiaren fakultatean irakaslea 1953ko abenduaren 6an jaio zen Santurtzin (Bizkaia). Euskaltzaindiako kidea izan zen, Ezkerraldeko lehenengoa. Langile porrokatua, euskalkiak eta beste hizkuntza batzuk ere ikasi zituen. Aralar alderdi politikoko kide eta bultzatzailea izan zen. Bat-bateko heriotzak gazte harrapatu zuen 2004ko martxoaren 24an, bizileku zeukan Bilbon.
Eduki-taula |
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Eleberriak
- "Lehen orenean". 1979, Elkar
- "Urkidian zehar" 1987, Pamiela
- "Herioaren itzalpeetan" 1998, Txalaparta
[aldatu] Olerkiak
- "Orhiko mendirantz urratsez urrats". 1986, Pamiela
- "Mila urte igaro eta, ura bere bidean". 1993, Susa
- "Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki". 2004, Susa
[aldatu] Antologia
- "Quan plou en les entranyes / Erraietan barrena euria egiten digunean". 2001, Brosquil.