Ambrosio Orbegozo
Wikipedia(e)tik
Ambrosio Orbegozo (Bilbo, Bizkaia, 1797 abenduaren 7 - 1864). San Nikolaseko Elizan bataiatu zuten, Gabriel Benito Orbegozo eta Maria Rita Ana Zubiriaren semea. Maria Josefa Florencia Bergarecherekin ezkondu zen, eta hiru seme alaba izan zituzten. Bilboko estufa kaleko lehenengo zenbakian bizi ziren.
Lehen gerrate karlistan zehar, 1833. urtean, karlistek 33.750 erreal ordaintzera behartu zuten Ambrosio Orbegozoren enpresa, Orbegozo hijos y CastaƱares delakoa. Sutsuki defenditu zuen Bilbo karlisten setioarengandik, San Agustingo komentuaren berreskuratzean lagunduz.
Gauzak horrela, Bilboko alkate aukeratu zuten 1835eko Abenduan, karguan Urriaren 10erarte egon zelarik. Ondoren beste bi agintalditan izan zen Bilboko alkate, 1844. eta 1850. urteetan. Politikoki foruzale liberal kontserbakorra izan zen, garai hartako burgesia bilbotarraren gehiengoa bezala.
Espainiako kontsula izan zen Belgikan.