Alpha Centauri
Wikipedia(e)tik
Alpha Centauri, eguzkiarengandik gertuen dagoen izar sistema da, haien artean, 4,36 argi-urteetako distantzia dagoelarik.
Hiru izarrez osatutako sistema da eta Centauroko konstelazioan kokaturik dago. 1752. urtean, Nicolas Louis de Lacaillek, izar bikoitza zela aurkitu zuen.
[aldatu] Alpha Centauri sistema
Sistemako hiru izarrak, interakzio grabitatorioari esker loturik mantentzen dira, haien artean bira eginez. Alpha Centauri A, eguzkia bezala, izar horien motakoa da. Alpha Centauri B, berriz, K motako izarra da. Bi izar hauek, haien artean orbitatzen dute eta haien orbitak 80 urte irauten du. Hirugarren izarra, Proxima Centauri da eta aurreko bi izarren inguruan orbitatzen du, baina oso distantzia handira, bere orbitak, gutxi gorabehera milioi bat urte iraun baitezake. Gainera, oso tamaina txikiko izar gorria da eta potentzia handiko teleskopio batekin ikus daiteke, soilik.
Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |