Akira Haraguchi
Wikipedia(e)tik
Akira Haraguchi (原口證) (1946 - ) Pi zenbakiaren hamarrenak buruz ikasi eta esateagatik ezaguna den japoniarra. Munduko errekorra egin zuen 2006ko urriaren 3an, buruz 100.000 hamarren aipatu zituelarik kamera baten kontrolpean. Aurretik berak zeukan errekorra gainditu zuen, 83.431koa.
Akira Haraguchi Errekorren Guinness liburuan ageri da, Hiroyuki Gotoren aurreko errekorra gainditu zuelako, 42.195ekoa.