Tiroide
Wikipedia(e)tik
Tiroidea sistema endokrinoaren guruina da, lepoan kokatuta dagoena. Halaber, bere aurrean dagoen kartilagoak ere izen bera hartzen du, kalean "zintzur-korapilo" edo "zintzur-sagarra" deitzen dena.
Grezierazko izenak "ezkutu" esan nahi du, daukan itxura dela eta.
[aldatu] Anatomia
Tiroidea lepoaren erdialdean gelditzen da, izen bereko kartilagoak babestuta. Trakearen aurrealdean gelditzen da. Bere inguruan, guruin paratiroideak daude.
[aldatu] Fisiologia
Guruinak tiroideko hormonak jariatzen ditu (T4 eta T3), hipofisitik datorren TSHk aginduta.
Beste alde batetik, bertan sortzen da kaltzitonina ere bai, kaltzioaren metabolismoa kontrolatzen duena.
[aldatu] Gaixotasunak
- Bozioa: Tiroide guruinaren handitzea da.
- Tiroiditia: Guruinaren hantura da.
- Hipertiroidismoa: Tiroideko hormonak altu daudenean.
- Hipotiroidismoa: Tiroideko hormonak baxu daudenean.
- Tiroideren tumoreak.