Pando
Wikipedia(e)tik
Pando Boliviako iparraldean dagoen departamendua da. Hiriburua Cobija du (15.000 biztanle).
Mugakideak hauexek ditu: Brasilgo Acre estatua iparraldean, Beni departamendua hego-ekialdean, La Paz departamendua hegoaldean eta Peruko Madre de Dios departamendua mendebaldean.
63.287 km2-ko azalera dauka, eta 2005ean ia 61.000 biztanle zituen (0.96 biz./km2).
[aldatu] Beste hiri batzuk
- Santa Rosa de Abuná.
- Fortaleza.
- Puerto Gonzales Moreno.
- Puerto Rico.
- Porvenir.
[aldatu] Historia
- 1938ko irailaren 24an sortu zuten.