Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Ludwig van Beethoven - Wikipedia

Ludwig van Beethoven

Wikipedia(e)tik

Ludwig van Beethoven
Handitu
Ludwig van Beethoven

Ludwig van Beethoven Keverich (1770-1827), musika idazlea. Klasizismotik erromantizismorako aldaketaren aitzindari nagusietakoa, Bere lanen artean, nabarmentzekoa da Bederatzigarren Sinfonia, Europako Batasunak ereserkitzat hartu duena.

[aldatu] Lehenengo urteak

1770ko abenduaren 16an jaio zen, Alemaniako Bonn hirian, familia apal baten baitan. Aitona, Ludwig, 1733 inguruan joan zen Bonnera bizitzen, eta printzearen kapelako maisua izatera heldu zen. Gurasoek, Johann van Beethovenek eta Maria Magdalena Keverichek, zazpi ume izan zituzten, baina hiruk baino ez zuten bizirik iraun.

Beethovenen jaiotze datak eztabaida asko eragin ditu musikologo eta historialarien artean. Batzuen ustez 15ean izan zen, eta beste batzuen ustez, 16an. 16aren alde egin da bataioa 17an izan zelako, umeak jaio ondorengo egunean bataiatzeko hiriko ohiturari jarraituz. Beethovenek berak 15ean jaio zela uste zuen.

Ludwig gazteak musikarako gaitasun ukaezina erakutsi zuen, eta pianoa jotzeko zuen erraztasunak lehenengo kontzertua zortzi urterekin ematera bultzatu zuen. Maximiliano Franz hautesleak, nobleziako gizon aberats eta boteretsuak babespean hartu eta lana eman zion, ordezko organista gisa. Lanpostuak ahalegin handia eskatzen zion Ludwigi eta haurtzaro eta gaztaro osoak musikari eman zizkion, jolasik eta lagunik gabe, etengabeko zaintzapean eta familia giro ezin txarragoan. Horrek guztiak eragin handia izango zuen bere izaera hezigaitz eta erromantikoan.

Hamaika urte besterik ez zituela, Beethoven bazen antzerki orkestra txiki baten biolinista, eta hamahirurekin bere maisuaren lekua hartu zuen elizako organoan.

[aldatu] Vienako abentura

1787an, 17 urte zituela, familiaren presioari ihes egiteko bidea aurkitu zuen Beethovenek, bere babesleak bultzatuta Vienara, Austriako hiriburura, joateko aukera izan zuenean. Bidaia hartan, Beethovenek kolpe gogorra jasan behar izan zuen, alde egin eta aste gutxira ama gosez hil, eta Bonnera itzuli behar izan zuenean. Panorama ezin ilunagoa aurkitu zuen jaioterrian: aita langabezian, alkoholismoa dela eta, eta ez zen seme-alabak zaintzeko gauza. Ludwig gazteak bere gain hartu behar izan zuen ardura hori, eta familia mantendu behar izan zuen bost urtez, biolina orkestra batean joz eta piano eskolak emanez.

[aldatu] Ikaslea irakasle

Ludwig van Beethoven
Handitu
Ludwig van Beethoven

1792an, babesleak Vienarako beste bidaia bat ordaindu zion, eta hantxe geratu zen hil arte, etengabe konposatzen, eta maitasun tragikoa zein berarentzat ezin txarragoa zen gaixotasuna pairatzen: gorreria. Vienan, Haydn-en eta Salieriren eskolak jaso zituen.

Hogeitabost urterekin, lehenengo lan garrantzitsuak eman zituen aditzera: pianorako hiru trio eta hiru sonata, haien artean op. 13, "Pathetique" ezaguna. Gainera, konpositore profesional gisa sortutako lehenengo kontzertua eman zuen. Vienak oso harrera ona egin zion bere musikari, batez ere gorteak, nobleziak eta elizak. Garai hartan Haydnengandik urruntzen hasi zen, pianorako hiru trio eskaini ostean, musika alorrean ez baizetozen bat. Sekretupean, Schenk eta gorteko organista zen Albrechtsbergerren klaseak jaso zituen, ondoren noblezia eta elizarentzako idazteari utzi eta konpositore independente gisa aritzeko. Hasierako musika, fresko eta arina, erabat aldatu zen, izaera epiko eta zurrunbilatsua hartuz, Europak bizi zuen gara iraultzailea bezalakoxea.

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com