Logika
Wikipedia(e)tik
Logika hitza logos hitz Grekotik dator (logos hitzak arrazoia esan nahi du). Logika argudioen aztertzea gauzatzen duen zientzia da. Bere betebehar nagusiena ongia eta gaizkia desberdintzeko sistemak eta arrazoitze logikoak ezartzean datza. Logika oso gararntzitsua da epistemologiari dagokionez, honek arrazoitzea ahalbidetzen du, eta horrela, bai gizakiek - zein inteligentziadun beste zenbait izakik, gailuk edo sistemak- arrazoia aurkitzen dute, euren jakituria biderkatu daikielarik. Aipaturiko gailu eta sistemek, ez diote logikari jarraitzen, berez logikaz egindako programa baten aginduetara aurkitzen dira.
Gizakiek arrazoitzeko daben modua, beste alor batzuetan ikasi oi da, psikologia kognitiboan adibidez. Normalean logika, filosofiaren adar bat bailitzan ikasi izan da. 1800. urtearen erditik aurrera, logika matematikaren munduarekin erlazionatu, eta honetan ikasten hasi ziren. Azken aldian ordea, informatikara zabaldu izan da. Horrela, logikaren helburua oso zabala izan daiteke, bere barnean probabilitatearen eta kausen gaineko arrazoitzea biltzen duelarik. Logikan ere aztertu oi dira, argudioak eta paradoxak. Greziarrek dialektika logika eta erretorikan banandu izan eben; erretorikan agertutako konbentzitzeko argudioak, logikarekin alderatu daitekez, dialektika delako bien ezaugarri.