Lankide eztabaida:Graffitilari
Wikipedia(e)tik
Ongi etorri, Graffitilari, euskarazko Wikipediara: Hau zure eztabaida orria da, beste wikipedialarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu, zure datuak, interesak, hitzegiten dituzun hizkuntzak... jartzeko (zure lankide orria eraikitzeko informazioa lortzeko, ikus orri hau). Lotura hauek erabilgarriak izan daitezke:
Wikipediaren Txokoa duzu zure iradokizun edo komentarioak ezartzeko. Wikipedian ere hainbat Wikiproiektu daude, bertan parte har dezakezu nahi izanez gero. Wikipedialari baten galderari erantzuteko, bere eztabaidan egin beharko duzu. Bestela, ez zaio "mezu bat duela" oharra irtengo eta agian ez da konturatuko erantzun egin diozula. Orrialdearen goikaldeko botoietan "+" ikurra aurkituko duzu. Bertan emanez, mezu berri bat sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez ezazu ahaztu, mezuan, zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzea; bestela, ezingo zara identifikatu.
|
[aldatu] Kategoriak
Kaixo lagun! Ikusi dut artikulu batzuk sortu dituzula graffitien inguruan. Kategorietan sartu ditut, txukun gera dadin, baina dudak ditut ea nola sartu. Printzipioz Graffitia kategoria sortu dut (egin behar duzun bakarra [[Kategoria:Graffitia]] jartzea da artikulu bakoitzaren bukaeran) eta hau Margolaritza eta Artea kategorien barruan sartu ditut. Hala ere, agian, beste batean egokiago ikusten duzu. Era beran Xtralargos bezalako artikuluak Graffitilariak kategorian sartu ditut. Zer deritzozu? -Theklan 22:00, 23 Uztaila 2006 (UTC)
[aldatu] Interwiki eskaera
Kaixo Graffitilari! Ongi etorri lehenik eta behin euskarazko wikipediara! Bot-ei eskaerak egiteko orrialdean egin duzun eskaerarengatik idazten dizut. Honen inguruan aipatu nahi nizuke interwikien kontuagatik ez duzula arduratu beharrik. Noizbehinka martxan jartzen dut bot-a wikipediako artikulu guztietako interwikiak egiteko, eta behar dutenetan egin ditu aldaketak. Horregatik, jakinarazi nahi nizun interwikientzako ez dagoela eskaera beharrik. Artikuluak sortzerakoan bete beharreko baldintza bakarra gutxienez interwiki bat eskuz jartzea da, ondoren bot-ak lana automatikoki egin dezan. Beste edozein ataza burutzeko eskatu lasai orrialde horretan. Izan ongi, –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 22:10, 23 Uztaila 2006 (UTC)