ALCA
Wikipedia(e)tik
Eduki-taula |
[aldatu] ALCA:Amerikako Merkataritza Askeko Eremua
[aldatu] ALCA: AEBren Latindar Amerikaren anexio proiektua XXI. mendean
Amerikako Merkataritza Askeko Eremua ( ALCA / AMAE ) neokolonialismoaren adibide bat da, Latindar Amerikaren ekonomiak AEBren ekonomiapean nahi duena da. Ipar Amerikako Merkataritza Askeko Akordioa ( TLCAN / IAMAA ) honen aurrekari bat da. AEBren menpeko Latindar Amerikaren erregionalizazioa munduko beste botere ekonomikoei aurre egitea da, baina horretarako lainoamerikar erregionalizazio saiakera independente guztia deuseztu behar du. Horrela, ALCA aurrera eramaten bada, erregio eta herrien etorkizuna ekonomi eta politika momentu ahulean baldintzatuko du.
[aldatu] Politika neoliberalen orokorpena
Amerika Latindarraren egoera ahul hau bi oinarri nagusi ditu: politika neoliberalaren erabilera izugarri hedatua eta itsua, eta politika neoliberal honek sortu duen krisi ekonomiko-sozial larria.
Lehenengo oinarri hau ALCA ezartzea errazten du, Latindar Amerikaren AEBrekiko dependentzia eta menpekotasuna handituz. Orain dela hogei urte, integrazioa latinoamerikar merkatuen babes prozesu baten moduan ulertzen zen eta gutxien garatutako herrialdeei lehentasunak eman behar zitzaien; gaur, aldiz, liberalizazioa mugarik gabe aurrera eraman nahi da eta herrialde gutziek politika neoliberal berbera aurrera eman behar dute.
Bigarren oinarria Latindar Amerikak jasatzen ari den krisi ekonomiko eta sozial larria da, politika ekonomiko neoliberalen ondorioz. ALCAk eredu hau sakondu nahi du, eta herrialde hauek garatzeko eredu honen hazkundea ez da nahikoa. Eman den hazkundearen oinarriak oso ahulak dira. Hasteko, enpresa publikoen pribatizazioa orokortu zen, ia guztia pribatizatuz. Ia guztia pribatizatu denez, pribatizazioan oinarritutako hazkundearen alde ezin da egin. Bigarrenez, kapitalaren sarrera dago. Nahiko handiak izan dira, baina zati handi bat epe laburrera zuzendutako kapital espekulatiboak dira. Hirugarrenez, zorpetzea hazkundearen oinarria izan zen. Horrela, ondasun eta zerbitzuen esportazio sarreren %56 zorra hau ordaintzera bideratzen da. Azkenik, ekonomien dollarizazio baliabidea ematen ari da, hau jasatzen duten herrialdeek beraien moneta politika AEBren esku utziz.
[aldatu] Gizarte eragina
Krisi ekonomikoa larria da, baina gizartean duen ondorio bortitzak are larriagoak dira. 1980. urtean, latinoamerikarren %39 txiroa zen; gaur egun, %44 da. Hemendik ondoriozta dezakegu neoliberalismoak aberastasunaren banaketa desberdinagoa ekarri duela. Horrela, lanpostuen %85 sektore informalan kokatuta dago, umeen hilkortasuna oso hadia da, analfabetismoa oso handia da, eta abar… Latindar Amerika egoera horretan iritsi da ALCAren negoziazioetara.
[aldatu] ALCA eta AEBren helburuak
AEBren lehenengo helburua Latindar Amerika eta Karibea beren menpe izatea da, munduko boterearen ardatzetatik urrun mantentzeko. Europar Batasuna Europako ekialdera hedatu da, Japoniak Asian zehar; orduan, AEBk Latindar Amerikan beren boterea indartu nahi du, konpetentziari aurre eginez. Horrela, ALCAren bitartez europarrak eta japoniarrak kanporatu nahi ditu, ALCA estatubatuar kapital eta ondasunen trafikorako eremu askea baita. AEBren bigarren helburua Latindar Amerikako integrazio ekonomikoa galaraztea da, MERCOSURren (Hegoamerikan) eta CARICOMen (Karibean) sendoketa saiestuz.
[aldatu] Mexikar aurrekaria
ALCA Latindar Amerikan martxan jartzen denean izango dituen ondorioak ezagutzeko, Mexikar ekonomia ikus dezakegu. 1994 urtean Ipar Amerikako Merkataritza Askeko Hitzarmena ( TLCAN / IAMAH) indarrean sartu zen eta ALCAren antzekoa den hitzarmena da. Hitzarmen honek Mexikon izan dituen ondorioak ikus ditzakegu. Beren ekonomi nazionalaren narriadura eta gizarte atzerakada nabariena izan da. Hirurogeita hamarko hamarkadan, hitzarmenik gabe, urtero %6.6ko tasan hazi zen; hitzarmena ezarri ostean, soilik %3.1 . Lan informala (langileen eskubiderik ez duena, kontraturik sinatzen ez dena) lanpostu guztien erdia da. Atzerritar Kapitalaren Sarrera nahiko handia izan da; adibidez, 1998 – 2000 artean 36000 milioi dollar izan ziren. Baina kapital horrek atzerriratuko kantitatea, epe berean, 48000 milioi dollar izan ziren; ondorioz, kapitalen irteera sarrera baino handiagoa zen. Kanpo zorra 1982an zuenaren bikoitza baino gehiago zen. TLCANek AEBrekiko dependentzia eta harreman ekonomikoen kontzentrazioa sortu du. Hitzarmena baino lehen, Mexikoren ekonomia dibertsifikatu eta independenteagoa zuen. Hitzarmena ostean, mexikar inportazioen %74 AEBtik datoz, eta mexikar exportazioen %89 AEBra doaz. Esportazio hauek AEBko enpresa transnazionalen filialek egiten dituzte (Mexikoko esportazioen %96 kontrolatzen dute). Mexikar nekazal sektorea oso larri dago ere, AEBko gobernuaren subentzio sistema oso sofistikatua baita. Horren ondorioen adibide bat arrozaren ekoizpenean dago. TLCAN indarrean sartu baino lehen arrozaren ekoizpena oso indartsua zen, baina indarrean sartu ostean, AEBtik inportatzen dena %50 da. Gainera, Mexikar populazioaren %57 pobrezian bizi da.
[aldatu] AEBk duen jarrera ALCAren negoziaketan
Gutxi garatutako herrialdeak ez dira bereizten, hots, hartzen diren erabakiak herrialde guztiak bete behar dituztela, salbuespenik gabe. AEBk ALCAren negoziaketan mugasarien murrizpenaz soilik hizt egin nahi du, baina Latindar Amerikari kalte gehien egiten dion tresna ez da mugasaria, arantzeletan ez oinarritutako mugetan daude, eta hauen kontrola AEBk du; adibidez, ekologi babesaren gaineko edo osasun nerriak. Hauei herrialde txiroek ezin diete aurre egin. ALCAren AEBrentzako esanahia kapitala inbertitzeko eremu bat lortzea da, nazional trataera izatea. Horregaitik inbertsio hitzaren esanahi anbiguoa erabiltzen dute, epe laburreko inberstio espekulatiboak, zorrak, … barneratuz. Horrez gain, AEBko gobernuak Latindar Amerikako gobernuen boterea txikitu nahi du, beraien sektore publikoak garapena sortzeko eta gizarte interesdun erosketak izugarri mugatuz; horrela, estatu monopolioak amaitu behar dira.