Aizkora
Wikipedia(e)tik
Aizkora bat egurrezko heldulekudun eta metalezko ahodun tresna bat da.
Erabilerarik ohikoena egurra mozteko eta zuhaitzak botatzeko da, baina garai batean ehizarako eta borrokarako erabili izan zen. Bere euskarazko izenak "Haitz" itzetik eratorria dela dirudi, eta horrek antzinan harriarekin egiten zela erakusten digu, gerora, Brontze Aroan, metalezko edota kobrezkoez ordezkatuak izan ziren arren.