Ebooks, Audobooks and Classical Music from Liber Liber
a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z





Web - Amazon

We provide Linux to the World


We support WINRAR [What is this] - [Download .exe file(s) for Windows]

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
SITEMAP
Audiobooks by Valerio Di Stefano: Single Download - Complete Download [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Alphabetical Download  [TAR] [WIM] [ZIP] [RAR] - Download Instructions

Make a donation: IBAN: IT36M0708677020000000008016 - BIC/SWIFT:  ICRAITRRU60 - VALERIO DI STEFANO or
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Txokolate - Wikipedia

Txokolate

Wikipedia(e)tik

Txokolate denda,Brusela(Belgika)
Handitu
Txokolate denda,Brusela(Belgika)

Txokolatea kakaoan oinarritutako elikagairik ezagunena eta hedatuena da, bere zapore, egitura eta kolore bereziak direla eta. Txokolate hitzaren jatorriari buruz, bi aukera nagusi daude. Batetik, nahualtetik eratorritako xococ (mingots) edo xocolia (mingostu) hitzez eta atl (ura) hitzaz osatua legoke. Bestetik, bere jatorria maia izan liteke, chokolhaa (edari beroa) hitza, hain zuzen.

Txokolatea kakao zuhaitzaren (Theobroma cacao) fruitu hartzitu eta txigortua erabiliz ekoizten da. Zapore mingotsa du. Ondoren, azukrea eta beste osagai batzuk erabiliz, gozotu eta barra forma eman edo edari moduan prestatzen da (txokolate urtua, beroa edo hotza). Hau zen aztekek eta lehen kontsumitzaile europearrek txokolatea hartzeko zuten jatorrizko era.

Eduki-taula

[aldatu] Txokolate mota desberdinak

Txokolate motak
Handitu
Txokolate motak

Txokolatea oso osagai ezaguna eta erabilia da, bere aldaera guztietan. Itxura eta zapore desberdineko txokolateak ekoizten dira, erabilitako osagaien proportzioaren arabera aldatzen direnak. Gainera, txigortzerakoan erabilitako tenperaturaren eta denboraren arabera, zaporea aldatu egingo da.

  • Txokolate mingotsa: Purutasun handiko txokolatea, kakao haziak soilik dituena, beste osagairik gabe.
  • Txokolate beltza: Esnerik gabea. AEBetan %15ean txokolate mingotsez osatua egon behar da, Europan, aldiz, kakao portzentaia %35ekoa izango da gutxienez.
  • Esnedun txokolatea:Esne-hautsa edo esne kontzentratua darama osagai gisa. AEBetan txokolate mingots kopurua %10ekoa da, Europan kakaoa %25.
  • Txokolate zuria: Kakao-mantekaz egina.
  • Txokolate erdizuria:Sukaldaritzan erabilia.
  • Estalkia: Kakao-manteka ugaridun kalitate handiko txokolateak. Kakao portzentaka handia dute.

Batzuetan menda,laranja edo marrubia gehitzen zaio. Txokolate-tabletek kakahueteak, hurrak, intxaurrak, karamelua edo arroz harrotua ere eraman ohi dituzte. Likorea ere izan dezakete.

[aldatu] Txokolatearen kalteak etxabereengan

Txokolateak duen teobromina, dosia nahikoa handia bada, toxikoa da zenbait animaliarentzat, hala nola, zaldientzat, txakurrentzat, loroentzat edo katuentzat (bereziki kumeentzat). Animalia hauek ezin dute teobromina metabolizatu eta txokolatea ematen bazaie, 20 ordu baino gehiagoz iraungo du honek odolean. Ondorioz, atake epileptikoak, bihotzekoak eta barne-hemorragiak jasan ditzakete, zenbaitetan, baita heriotza ere. Tratamendua intoxikazioa gertatu ondorengo bi orduetan oka eginaraztean datza eta beharrezkoa izanez gero, albaitariarengana jotzea.

[aldatu] Txokolatearen onurak osasunarentzat

Harvard School of Public Health erakundeak burututako ikerketa baten arabera, harremana dago txokolatea jatearen eta luze bizitzearen artean.

Fenolaren eragin antioxidatzailea izan liteke biziraute honen erantzule. "Fenola txokolatean aurki daiteke" Lee Epidemiologia irakasleak dioenez. "Ardo beltzean ere aurki daiteke fenola eta ezaguna da ardo beltza bihotz osasungarri baten baliokide dela".

Hausnarketa hauen arabera, kakaoak lipoproteina dentsitate txikia duen kolesterola oxidatzea galeraz lezake, funtzio inmunologikoa betez eta beraz, bihotzeko gaixotasunak eta minbizia izateko arriskua gutxituz.

Jendeak uste duenaren aurka, txokolatea jateak ez du aknea eragiten edo gaizkiagotzen, dietak ez baitu eraginik honetan.

[aldatu] Zergatik da hain goxoa txokolatea

Txokolatea jatean sentitzen den gozamenaren zati bat honen urtze tenperaturari zor zaio. Izan ere, hau giza gorputzaren tenperatura baino apur bat baxuagoa denez, ahoan sartzean urtu egiten da.

Txokolate beroa
Handitu
Txokolate beroa

[aldatu] Kanpo loturak

Our "Network":

Project Gutenberg
https://gutenberg.classicistranieri.com

Encyclopaedia Britannica 1911
https://encyclopaediabritannica.classicistranieri.com

Librivox Audiobooks
https://librivox.classicistranieri.com

Linux Distributions
https://old.classicistranieri.com

Magnatune (MP3 Music)
https://magnatune.classicistranieri.com

Static Wikipedia (June 2008)
https://wikipedia.classicistranieri.com

Static Wikipedia (March 2008)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com/mar2008/

Static Wikipedia (2007)
https://wikipedia2007.classicistranieri.com

Static Wikipedia (2006)
https://wikipedia2006.classicistranieri.com

Liber Liber
https://liberliber.classicistranieri.com

ZIM Files for Kiwix
https://zim.classicistranieri.com


Other Websites:

Bach - Goldberg Variations
https://www.goldbergvariations.org

Lazarillo de Tormes
https://www.lazarillodetormes.org

Madame Bovary
https://www.madamebovary.org

Il Fu Mattia Pascal
https://www.mattiapascal.it

The Voice in the Desert
https://www.thevoiceinthedesert.org

Confessione d'un amore fascista
https://www.amorefascista.it

Malinverno
https://www.malinverno.org

Debito formativo
https://www.debitoformativo.it

Adina Spire
https://www.adinaspire.com